2016(e)ko otsailaren 24(a), asteazkena

BEIRERA IRTEERA

3.ziklokoak ingeleseko barnetegira joan ginen otsailaren 15etik 19 arte.

BIDAIA

Eskolatik autobusera joan ginen  eta Areatzakoak autobusean zeuden baina Orozkokoak ez. Arteatik Orozkora abiatu ginen eta bidaiak 30 minutu iraun zuen.

Orozkokoak autobusera igo zirenean “Mama Mia” pelikula ipini zuten autobuseko telebistan. Gero, badaezpada, botaka egiteko poltsak eman zizkiguten.
Autobusean 51 pertsona joan ginen.

Bidaian zehar elur asko zegoen landetan. Guk Beiren elurra egingo zuela pentsatzen genuen , baina ez zuen elurrik egin.

BEIRERA HELDUTA

Beirera 13:00a inguru heldu ginen, maletak alde batean itxi genituen eta borobil batean jarri ginen. Monitoreak aurkeztu ziren: Pete, Brendan, Zoe, Mansone, Paul, Callum eta Aida. Denak ingelesak ziren, Aida izan ezik.

Gero etxea erakutsi ziguten: Patioa, futbol zelaia, jantokia

Ondoren, jantokira joan ginen, eta arauak azaldu zizkiguten.

Geroago ilaran jarri eta Aidak jantokirako taldeak egin zituen.6-7 pertsonako taldeak izan ziren. Mahaietan jarri eta bazkaltzen hasi ginen.

Bazkaldu ondoren, klasetarako eta jolasetarako taldeak egin zituzten: Ireland, U.S.A, England, South Africa eta Australia.

Talde bakoitzean monitore bat zegoen, monitoreak egunero aldatzen ziren.

EGUNEROKOA

8:00etan ohetik jaikitzen ginen eta segituan arropa janzten genuen. Ondoren, 8:30etan gosaltzera joaten ginen. Gosaldu eta gero haginak garbitzen genituen eta behera joaten ginen zenbatzera.

 Zenbatu eta gero 09:00etatik 11:00etara klaseetara joaten ginen. Gero 11:00etatik 11:30era atsedenaldia eta hamaiketakoa jaten genuen. Atsedenaldia eta gero 13:30era jolasak egiten genituen.

Ondoren bazkalordua zegoen 14:00etara arte. Gero patiora joaten ginen. Astelehenean eta asteartean aurkezpenak egiten genituen  eta gainerako egunetan jolasak asteazkenean izan ezik Oliteko gaztelura joan ginelako.

Jolastu eta gero 19:00etan batzuk jolasten jarraitzen zuten bitartean besteak blog-a egitera joaten ziren. Ondoren 19:45ean dutxatara joaten ginen eta  20:30ean afaltzera.

Afaldu ondoren 21:00etan gaueko jolasak egiten genituen eta 22:00etan ohera joaten ginen.

OLITEKO JAUREGIRA BISITA

Otsailaren 17an,asteazkena,Oliteko jauregia bisitatu genuen.
Bazkaldu eta gero, 15:00etan,Beiretik Olitera oinez joan ginen.

Jauregira heldu ginenean,bi talde egin genituen.

Lehenengo,gure taldeari Mansonek zer diferentzia dagoen gaztelu baten eta jauregi baten artean azaldu zigun eta gero tronuaren gela eta “Sala de los Arcos” bisitatu genituen.
Ondoren, Leonor erreginaren eta Charles III. logela ikusi genuen.

Jauregiaren leku asko bisitatu genituen. Jauregitik irten ginenean merienda jan eta Beirera bueltatu ginen.

JOLASAK

Beiren jolas desberdinak egin genituen, batzuk arratsaldean eta besteak gauean  adibidez:

Capture the flag (bandera harrapatzea)
Music box (Musika kaxa)
Find the cards (Txartelak aurkitzea)
Making the skeleton (eskeletoa egitea)
Putting the organs in the skeleton (eskeletoari organoak jartzea)
Monitor hunt (monitoreak aurkitzea)
Recycling games (Birziklatzeko jolasak)
Lego film (Lego pelikula)
Mouse and cat (Sagua eta katua)
Egg drop (Arrautz jaurtiketa)
Disco (Diskoteka)

Jolasak dibertigarriak izan ziren oso ondo pasatu genuen eta gehien gustatu zitzaigun jolasa arrautz jaurtiketa izan zen.

Logelak sei litera zituenez hamabiok batera egon ginen, 10:30ean isiltasuna egon behar zen baina irakasleak 11:00k arte utzi ziguten.  

AZKEN EGUNA

Ostiralean azkenengo egunean betiko moduan 08:00etan altxatu ginen eta 08:30ean gosaldu genuen.

Gero patioan borobil bat eginda zenbat ikasle  geunden zenbatu genuen 51 ume egon ginen. Orozkokoen, Areatzakoen eta Arteakoen artean. Ondoren jolasak egin genituen.

12:30ean bazkaldu genuen eta gero patiora joan ginen. Batzuk futbolean eta beste batzuk ninjara jolasten egon ginen, azkenik autobusa hartu genuen eta lehenengo Areatzakoak itzi genituen eta gero gu jaitsi ginen eta azkenik Orozkokoak.

Heldu ginenean eskolan sartu eta 2.ziklora joan ginen. Musika entzuten egon ginen eta Beireri buruz berba egiten.
Azkenik, gure gelara joan ginen eta gero 16:00etan etxera edo kanpora joan ginen.








2016(e)ko otsailaren 19(a), ostirala

ARTISTA TXIMISTAK


GURE ARTISTA TXIKIEK MARTXAN SEGITZEN DUTE. BEGIRA ZER EGIN DUTEN ZATZETAN AURKITUTAKO KARTULINA ZATI BATZUEKAZ!!!

2016(e)ko otsailaren 17(a), asteazkena

2016(e)ko otsailaren 16(a), asteartea